Administrazio-jarduera sortzeko erak edo moduak bi dira: korporazioaren ekimenez, edo herritarren eskariz. Bigarren kasu honetan eta herritarrak eskabide-orria Udal Erregistroan aurkeztu eta gero ekimenari hasiera emongo zaio. Ondoren, eskabide-orria edo idatzia dagokion sailera bideratu eta planteatutako gaia aztertuko da. Jarraian, informazio batzordera, edo, zuzenean Tokiko Goberu Batzarrera edo alkatetzara bialduko da.
Informazio batzordeek gaien gaineko irizpena emon eta erabakiak bideratzen dituzte.