Berdintasuna

 
Dirulaguntza hauen xedea emakumezko eta gizonezkoen aukera berdintasuna indartzera zuzendutako jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura arautzea da, hain zuzen, edozein eremutan emakumeen partehartzea, horiei informazioa eta aholkularitza ematea sustatzen duten jarduerak direnean, baita aukera berdintasunari buruz, gizarte osoari begira, kontzientzia hartzea bultzatzen duten jarduerak direnean ere.

Epemuga: 40 egun baliodunekoa da, deialdiaren laburpena BAOean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Oharra

Martxoaren 14ko 2020/463 Errege Dekretuak Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 2020/537 Errege Dekretuaren 9. artikuluak honako hau xedatzen du:

2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, eten diren administrazio-epeen zenbaketak aurrera jarraituko du, edo berriro hasiko da alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean egon diren bitartean onartutako lege-mailako arauren batean, hala aurreikusi bada.

Beraz, deialdi honi dagozkion eskaerak egiteko epea 2020ko uztailaren 24an amaituko da.

Aurreko urteak