Iturri Kultur Etxea

 
Hilean behin.dok

Elorrioko Udalak Parallel40-k bideratutako “El documental del mes” egitasmoa bere egiten du 2009tik programazioan eta hilean behin dokumental bat proiektatzen du Iturri Kultur Etxean.

Hilean behin.dok-en helburua

  1. Elorrion kalitatezko kultur eskaintza alternatiboa handitu nahi da, zine dokumentala ikustea erraztuta.
  2. Europan ekoizten diren dokumentalak pantailaratzea. 12 dokumental urtean, batera estreinatuko direnak estatuko 44 lekutan: Bartzelonan, Madrilen, Palman,… eta Elorrion. CinemaNet Europe egitasmoaren barruan: urtean 12 dokumental estreinatuz Europako 100 salatan.

Proiekzioak noiz: Hileko bigarren azteazkenean

Proiekzioak non: Elorrioko Iturri Kultur Etxean, arratsaldeko 7:30ean

Proiekzioen ezaugarriak: Helduentzako eta dohainik.

Dokumentalen ezaugarriak:

  1. Hileko bigarren azteazkenean gai eta jatorri desberdineko dokumental bat estreinatuko da batera estatuko 44 lekutan: Kataluniako 18 hiriko 21 salatan, Madrileko 1en, Leongo 1en, Asturiaseko 1en, Balear Irletako 16tan eta 2009ko urtarriletik aurrera, Elorrion ere bai.
  2. Dokumentalak Parallel40-ko hautaketa-batzordeak aukeratuak dira, irizpide hauen arabera:

    Estreinatugabeak dira etab eraz, estreinua eskaintzen da beti.

    Festibaletan saritutako dokumentalak izaten dira.

    Ondo tratatutako gai sozialak izaten dira.

    Gai errealei buruz informazioa ematen duten edukiak izaten dituzte.

    Eginberriak izaten dira. Hori horrela, telebistan ikusgai ipini baino askoz lehenago ikusi ahali zango ditugu edota edozein bideoklubetan alokatu ahal izan baino lehen.

  3. Jatorrizko hizkuntzak errespetatzen dira. Katalanierazko azpitituluekin proiektatzen dira Katalunian, Balear Irletan eta Alacanten eta gaztelerazko azpitituluekin gainontzekoetan. Azpitituluak euskeraz eman ahal izateko produkzioa finantzatzeko aukera aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzarekin.
  4. 2005 urtetik hona 40.000 ikusle izan dituzte dokumental hauek.
  5. Gai motak: sozialak, historikoak, musikalak, intimistak,…

Gertakariak