Arriola kultur aretoa

Arriola Antzokia

Arriola Kulturetxea

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da.

Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea.

Ekintza estrategikoak

Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak).

Ekimen hezitzaileak

  • Arriolan Txatxi: Ikasleei zuzendua
  • "Zugan ni" izeneko antzerki tailerra. Gazteei zuzendua
  • "Arrapaladan" izeneko antzerki ikastaro iraunkorra. Helduei zuzendua.

Aisialdirako kultur jarduerak

  • Musikaire (Udako jaialdiak Elorrion): www.musikaire.com
  • Bestelakoak: Gabonak, Inauteriak, Sanjuanak, Berrio-Otxoa, Ferixa Nausikoak

Arriola Antzokiko guneak

  • Areto nagusia: 386 besaulkiz osatutako antzerki gunea. Bertan formatu erdiko eta formatu handiko ekitaldiak eskaintzen dira: antzerkia, dantza, musika eta zinema.
  • Ateneoa: erabilera anitzeko gela. Eskaintzak: musika, kafe-antzerkia, hitzaldiak, eztabaidak eta topagunea. 150 pertsona sartzen dira zutik eta 60 jesarrita. Taberna ere badago.

Arriola Antzokia SAREAko -Euskal Antzokien Sarea- partaide da. Bertan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 48 bat antzoki daude. Antzoki horien arteko koordinazioari esker sareko antzokiotako edozein bazkidek gainontzeko aretoetan ematen diren eskaintzak ere balia ditzake.

Arriola Elkartearen ekoizpenak

  • arriola kultur etxea