Kirolak

Aro Berri bat hasi dugu Elorrioko kirol instalazioetan

2019ko urtarrilean aldaketa bat gertatuko da kiroldegiko eta Eleizaldeko igerilekuetako kudeaketa ereduan, kudeaketa integral batetik, zerbitzuen prestazioen beste bateraino.

Horrek zer esan nahi du? Orain arte, udalak kanpo enpresa baten gain uzten zuen kiroldegiko eta igerilekuetako kudeaketaren eta erabakien erantzunkizuna kanon (diru ordainketa) baten truke. Horrez gain, enpresa horrek bere gain hartzen zituen instala- zioetan egon zitezkeen gastuak eta sarreretako zein abonuetako diru-sarrerak.

Beste era batera esanda, enpresaren eskuetan zegoen erabakitzea zenbat eta non gastatzen zen dirua, betiere etekin propioa helburu duen enpresa pribatu baten logikapean.

Hemendik aurrera, Udalak bere gain hartuko du kudeaketa eta erabakitzeko gaitasuna, eta sorospenerako, jardueretarako, ... monitoreak enpresa baten bitartez lortuko ditu. Modu horretan, eta erakunde publikoa den heinean, instalazioen oreka ekonomikoa bilatzeaz gain, zerbitzuaren kalitatea hobetzen saiatuko da Udala. Elorrioko kirol arloaren kudeaketa hobetu nahi dugu zurekin batera.

Lagunduko gaituzu?
 

Arloa

Instalazioak

  • Eskola instalazioak
  • Diru-laguntzak
  • Ordenantzak
  • Hitzarmenak