Tokiko aGENDA 21

Tokiko Agenda 21ari buruzko informazioa

Tokiko Agenda 21 Ekintza Lokalen Plana da, eta udalerriek zein eskualdeek sustatzen eta garatzen dute. Helburua herri horietan garapen ekonomiko, sozial eta ingurumen garapen iraunkorra bermatzea da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko.

Ekintza Lokalen Plana lortu beharreko helburu eta gauzatu beharreko ekintzen bidez zehazten dute, eta Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua eta euskarria da. Egun, 200 euskal udalerri baino gehiago daude Tokiko Agenda 21en. Horietako 138, Elorrio barne, ekintza planak gauzatzeko fasean daude, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarearen barruan, Udalsarea 21en, hain zuzen.

Tokiko Agenda 21eko dokumentuak

Bizikletaren inguruko tokiko estrategia

Elorrioko Udala bizikletaren inguruko tokiko estrategia idazten ari da bizikleta egunero garraiobide modura berreskuratzeko eta sustatzeko bai herri barruan, bai herriarte mailan. Behar teknikoak, planifikazio estrategikorako metodologia jarraituta garatuko direnak, mugikortasun jasangarrian, bereziki bi-zikletan, espezialistak diren kontsultoreen esku daude.

Ezer planteatu aurretik, kontsultoretza abia-puntua aztertzen ari da aurrerago proposa-mena egingo duen taldeak Elorrion bizikletan mugitzen direnen eta aurrera begira mugitu daitezkeenen iritziak eta pertzepzioa zein den ezagutzea gura baitu.

 Bizikletaren inguruko tokiko estrategia (pdf, 9,25Mb)

2012ko urriaren 17a

2012ko uztailaren 19a

2011ko abenduaren 22a

Web interesgarriak