KZgunea

KZgunearen helburu nagusia gizartearen gaitasun digitalak sustatzen dituzten zerbitzuak eskaintzea da.

  • Ekipamendu informatikoz hornitutako zentroak prestatzea, udal erakundeekin lankidetzan eta zentroetako langileek (hezitzaileak) zuzenduta, honako zerbitzu hauek eskaintzeko:
    • Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien gaineko formakuntza, hainbat gairen inguruko aurrez aurreko zein urruneko ikastaroen bitartez, erabiltzaileen gailu teknologikoen erabilera azpimarratuta.
    • IKTen erabilera egokiari buruzko aholkularitza pertsonalizatua, eskuragarri dagoen formakuntzari laguntza eta balio handiagoa emateko eta, horrela, erabiltzaileei euren gailu teknologikoen maneiuan laguntzeko.
  • Beste erakunde publiko batzuek IKTekin lotuta eskaintzen dituzten zerbitzuak babestea (ziurtagiri digitalen tramitazioa, Metaposta zerbitzuan altak kudeatzea...).
  • Enplegu-bilaketan Lanbideri laguntza ematea, enplegu-eskatzaileak trebatzeko lankidetza-hitzarmen baten bitartez.

KZgunea

  • KZ gunea

Kontaktua

Helbidea: Elizburu 18, 2 (Iturri Kultur etxea)

Telefonoa: 94 403 33 40

E-maila: tutor.elorrio@kzgunea.net 

Egitaraua