Herritarren partaidetza

 

Elorrio Zabaltzen mugikorrerako app berria jarri du Elorriok herritarren eskura. Aplikazioak honako berritasunak eskaintzen ditu, besteak beste:

  • Diseinu berria, tamaina guztietako iPhone eta Android telefonoetara egokitutako interfazearekin.
  • Apple eta Google enpresen azken sistema eragileekin bateragarria.
  • Hobekuntzak Kalezainduren erabileran, gertakariak bidali eta jarraitzea are errazagoa izan dadin.
  • Hobekuntzak fidagarritasunean eta abiaduran.

Deskargatu app-aren azken bertsioa saltokietan, “Elorrio Zabaltzen” bilatuta:

 

 















Elorrio Zabaltzen telefonorako app-a

Elorrio Zabaltzen mugikorrerako app-a Android eta iPhone sistemetarako dago eskuragarri. Bertan, herriko azken albisteak irakur daitezke –Udalaren webgunean argitaratzen direnak, hain zuzen ere-, Kalezaindu erreminta eskuratu daiteke, eta, irailetik aurrera, oharrak ere jaso ahalko dira, unean bertan.

Elorrio Zabaltzen app-aren bitartez, Kalezaindu erreminta erabil daiteke eskuko telefonotik. Kalezaindu baliatuz, udalerrian matxura edota kalteren bat antzeman duten pertsonek zuzenean bidal dezakete oharra Udalera, telefonoa erabilita. App-ak duen geolokalizazioak gertakarien gunea kokatzen du, eta gertatutakoaren azalpen labur batekin edota argazki batekin bidaltzen da. Ondoren, Udalak gertakari horren bilakaeraren berri emango du, erabat konpondu arte.

Gainera, udal oharrak hala nahi duten pertsona guztiengana helduko dira orain, mugikorretarako Elorrio Zabaltzen app-aren bitartez. Sinplea izango da: app-a zure mugikorrera jaitsita, Elorrioko Udalaren ohar guztiak jasotzen hasiko zara, hainbat gairi buruz: errepide-etenak, autobus-zerbitzuetako aldaketak, edota kultur, kirol zein jaietako gaiak.

Elorrio Zabaltzen, herritarren parte-hartzea

Elorrio Zabaltzen egitasmoak gobernu irekiko webgune bat ere badu: zabaltzen.elorrio.eus. Bertan, parte-hartzearen eta gardentasunaren inguruko azken berritasunak ikus daitezke, eta gertakariak bidal daitezke webgunearen bitartez.

Elorrio Zabaltzen webgunean, gardentasun atala dago, eta, bertan, udal kudeaketako daturik garrantzitsuenak argitaratuko ditu Udalak: aurrekontuak, udalaren osaera eta udal zerbitzuen gutunak, besteak beste.

Gainera, Elorrio Zabaltzen plataformaren barruan Kalezaindu atala aurki daiteke; hiri-altzarietan izan daitezkeen gorabeheren eta hondatuta dauden, funtzionatzen ez duten edo hobetu daitezkeen beste elementu publiko batzuen berri emateko tresna da, web bertsioan. Atal honek bistaratze-mapa dakar, Elorrion aztertze bidean edo konponduta dauden Kalezainduko gertakari guztiak ikusi, edo horien jarraipena egin ahal izateko.