Aldapebeitia

ZER DA?

Elorrioko Udalak Aldapebeitia Jauregia eraberritu eta herriaren beharretara egokitu nahi du. Udaletxe, osasun zentro edota herriko hainbat eragileren etxe izan da Aldapebeitia urte luzez. Orain, ahanzturatik atera eta eraikina biziberritu nahi dugu, beste era batera esanda, “Aldapebeitia Aldaberritu” nahi dugu.
Horregatik, kontsulta prozesu bat abiatu dugu herritarrek proposamenak egin eta etorkizunean jauregiak izan ditzakeen erabilera posibleak aztertzeko. Elorrioko herritar guztiek dute jauregiaren erabilera proposamenak egiteko aukera, eta horretarako hainbat aukera egongo dira.

NOLA EGIN PROPOSAMENA?

Maiatzaren 16tik ekainaren 4ra
Postontziak: Udaletxean, kiroldegian, Iturri Kultur Etxean, Kirol Etxean, osasun zentroan eta Aldatsekuan egongo dira. Web: www.elorrio.eus atarian.
Ate Irekiak: Aldapebeitia barrutik ezagutzeko,
jauregia zabalik egongo da bost egunez.

ETA GERO ZER?

Ekainaren 13an jasotako proposamenak ezagutu eta ondorioak ateratzeko batzarra egingo da 18:30ean udaletxeko Bilkura Aretoan.

Berreraiki dezagun guztion artean
Zein behar edo gabezia ditu Elorriok? (Edozein arlotan) *
Zertara bideratuko zenuke Aldapebeitia Jauregia? *
Izen abizenak (aukerakoa)
Adina *
Sexua *
E-mail kontaktua (aukerakoa)