Kaixo, eta ondo etorri Elorrioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren atalera. Jakina da gure herria betidanik izan dela euskalduna, nahiz eta, hainbat arrazoi medio, erabilera aldetik gora-behera handiak izan dituen. Euskarak oraintsu arte babes ofizialik izan ez duenez, familia barruko transmisioari esker gai izan da bizirik irauteko eta, gaur egun, ofizialtasuna onartu zaion neurrian, berreskurapen bidean, familiaren esparrua gainditu eta gizartearen beste arlo batzuetara zabaltzeko gaitasuna erakutsi du: eskola, administrazioa, komunikabideak, kultura, aisialdia, lan mundua eta abar. Bizi garen aro moderno honetan, zuk zeuk ikus eta konproba dezakezunez, euskarak teknologia berrietara egokitzen ere ikasi du.
Horregatik, Elorrioko Udalaren asmoa, beste batzuen artean, elorriarrei euskaraz bizitzeko aukerak eskaini eta zabaltzea izanik, harik eta herritarren ohiko hizkuntza euskara izatea lortu arte, zure esku jarri du euskarari eskainitako atal hau, zuk ere egiten dihardugun lanaren berri izan eta nahi dituzun ekarpenak egiteko euskararen berreskurapenean.
Euskara eta Hezkuntza saileko zinegotzia: Jesús Arrieta Barinagarrementeria
Euskara teknikaria: Bittor Uriarte Zaldunbide
Itzultzailea: Elisabeth Mazorriaga Ormaetxea
Helbidea: Herriko Plaza (udaletxea). 48230 Elorrio
Telefonoa: 946 582 712
Posta elektronikoa: euskara@elorrio.eus