Jai Parekideak

Urtean zehar herrian ospatzen diren jaietan (Eguberriak, inauteriak, Ferixa Nausikoak, auzoetako jaiak, asteburuetan…) emakumeek eta gizonek libre —kontuan hartuta adina, jatorria, kulturak, ezgaitasunak, sexu-aniztasuna…— parte hartzea du helburu. Antolakuntzan hasita, emakumeen presentzia ezinbestekoa da espazioa eta ekintza guzietan ondo pasatzeko eta protagonismoa partekatzeko. Horrez gain, jaietan ez da indarkeria matxistaren adierazpenik ere onartuko, ez irudietan , ez jardueretan, ez harremanetan ere.