Genero- eta sexu- aniztasuna

Heteroarauak emakume-gizon sistema binarioa ezartzen du, hau da, emakume eta gizonen identitate bakarra baimentzen du, eta horien arteko sexu-desioa. Hortik ateratzen den beste edozein genero- edota sexu-adierazpena ezohiko edo salbuespen moduan ulertzen dira, eta horienganako diskriminaziorako joera nabarmena izaten da. Elorrion pertsona guztiak onartuak izan daitezen eta guztiokiko errespetua errealitatea izan dadin, konpromiso sendoan hartzen ditu Udalak.