Indarkeria matxistaren kontrako herria

Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen eta oinarrizko eskubideen urraketa da, genero‐ arrazoiengatiko diskriminazioan oinarritzen da eta oinarrizko eskubideak ukitzen ditu; hala nola, bizitzarako eskubidea, osotasun fisiko eta psikikorako eskubidea, osasunerako goi‐mailako eskubidea, torturarik edo tratu txarrik ez jasateko eskubidea edo bizilekua eta lana askatasun osoz aukeratzeko eskubidea. Emakumeek jendartean erabateko parte‐hartzea izan dezaten eragozten du, eta haien ongizatea kaltetzen du errotik. Emakumeen aurkako indarkeria egiturazkoa da eta dimentsio asko ditu; hortaz, eragozpen nabarmena da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko.