Durangaldeko Erakunde Protokoloa

Indarkeria matxistaren aurrean erakundeen erantzuna eta koordinazioa hobetzeko, Abadiño, Berriz, Durango eta Elorrioko udalek, Ertzaintza, Osakidetza eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin batera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta hobetzeko Durangaldeko Erakundeen arteko koordinaziorako I. Protokoloa onartu zuten 2011n.

2017an erakunde horik II. Protokoloa sinatu zuten, lan- eta koordinazio-markoa hobetuz nahian eta emakumeen aurkako indarkeria gauzatzen den bestelako mota eta eremuei zabalduz; hala nola, lurraldea, kultura, alderdi pertsonala, alderdi sozioekonomikoak eta sexualak, bai eta beharrizan espezifikoak ere, ezein ezaugarri edo berezitasunek ez baitu justifikatzen emakumeen oinarrizko eskubideen urraketa.