Jabekuntzarako Eskola

Elorrioko Emakumeen Jabekuntzarako Eskola 2008an emakumeen elkarte-mugimendua eta parte hartze soziopolitikoa suspertzeko helburuarekin sortu zen. Gaur egun, ikuspegi feministatik emakume*on egoeraz eta sexu- eta genero-bazterkeriaz jabetzeko gunea da ikastaro, hitzaldi, edo beste egitasmoren bidez gogoeta indibiduala zein kolektiboa eta prestakuntza egiten dugu.

*“Emakume” kategoria erabiltzen dugu, “emakume-gizon” dikotomiatik kanpo dauden beste  bizipen, ibilbide, ahalmen eta identitate anitzak daudela (trans, “queer”, bollerak…) onartzen, eta horiei ere ekimen honetan lekua egiten.

Helburuak

Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak, emakumeek politika publikoetan eragina izan dezaten, gizarte eta politikan emakumeen partaidetza sustatzea du helburu, historikoki emakumeak kanporatuta egon garen eremua baita.

Jabekuntza prozesuak emakumeok gure egoera ulertzeko ikuspegi kritikoa ematen digu, pribatutik publikorako jauzia egiteko, norberaren egoeratik kolektiboaren egoerara loturak egiteko eta hau hobetzeko tresnak, gaitasunak eta jarrerak eskaintzen dizkigu.

Horrez gain, hauek ere ditu helburu:

  • Emakumeen formazio, topa-gunea eta eztabaida feministarako erreferentziazko esparrua bultzatzea.
  • Emakume liderren presentzia indartu eta egonkortzea, formazioa eta sentsibilizazioa erabiliz.
  • Esparru politikoaren erabaki guneetan emakumeen parte hartzea bultzatzea, emakumeak politika publiko feministetan formatuz.
  • Emakume gazteen partaidetza bereziki sustatzea, belaunaldi berriak inplikatzeko. 
  • Emakumeen ikusgarritasuna sustatzea, esparru politiko, sozial zein kulturaletan eta garai historiko guztietan.

Ikastaroak