Zer da Beldur Barik 2020 programa?

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! LEHIAKETAREN 11. edizioa antolatu du.

Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Zer da Beldur Barik jarrera?

  • Gazteek zehazki bizi dituzten ezberdintasun eta sexismo adierazpenak identifikatzen ditu, testuinguru anitzetan eta beraien egunerokoan.
  • Honako estereotipotik haratago doa: indarkeria fisikoa bikotearen zein bikote ohiaren testuinguruan.
  • Gazteek sufritzen duten indarkeria matxistaren beste manifestazio batzuk (translesbohomofobia) hautematen da.
  • Irudikapen sentsazionalistetatik eta melodramatikoetatik aldentzen da.
  • Erreferente positiboak erakusten du: ahaldundutako neskak eta indarkeria matxistaren aurkakoa borroka aktiboan inplikatzen diren mutilak.
  • Irtenbide indibidualak eta kolektiboak planteatzen ditu.Concurso

Lehiaketa

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketa-testuak, bideoklipak, argazkiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, film laburrak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, herritarren esku-hartzeak, etab.

Kategoriak:
  1. Kategoria: 2007-2008 urteetan jaiotakoak (12-13 urte)
  2. Kategoria: 2002-2006 urteetan jaiotakoak (14-18 urte)
  3. Kategoria: 1994-2001 urteetan jaiotakoak (19-26 urte)

Lanak aurkezteko azken eguna: azaroaren 5a

 Lehiaketaren oinarriak (PDF 770KB)

Sariak: 400€, 300€ eta 200€

Informazio gehiago: www.beldurbarik.eus