Zer da Beldur Barik 2019 programa?

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 10. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.eus

2019ko spota

https://www.youtube.com/watch?v=SPdRROj7tfs

Zer da Beldur Barik jarrera?

  • Gazteek zehazki bizi dituzten ezberdintasun eta sexismo adierazpenak identifikatzen ditu, testuinguru anitzetan eta beraien egunerokoan.
  • Honako estereotipotik haratago doa: indarkeria fisikoa bikotearen zein bikote ohiaren testuinguruan.
  • Gazteek sufritzen duten indarkeria matxistaren beste manifestazio batzuk (translesbohomofobia) hautematen da.
  • Irudikapen sentsazionalistetatik eta melodramatikoetatik aldentzen da.
  • Erreferente positiboak erakusten du: ahaldundutako neskak eta indarkeria matxistaren aurkakoa borroka aktiboan inplikatzen diren mutilak.
  • Irtenbide indibidualak eta kolektiboak planteatzen ditu.

Lehiaketa

  • Berrikuntzak:
    • Lehiaketan ikus-entzunezkoak gain, irudirik edo audiorik ez duten beste adierazpen artistikoak onartuko dira (kartelak, poemak, abestiak, memeak...) -guztiak era digitalean-.
    • 3 kategoria izango dira:
      • Kategoria: 2006-2007 urteetan jaiotakoak (12-13 urte).
      • Kategoria: 2001-2005 urteetan jaiotakoak (14-18 urte).
      • Kategoria: 1993-2000 urteetan jaiotakoak (19-26 urte).
      • Bideoak aurkeztekotan, gehienez 3 minutukoak izango dira; eta formatu grafikoan aurkeztutako lanak, gehienez, 5MB pisukoak.
  • Lanak aurkezteko azken eguna: azaroaren 5a
  • Lehiaketaren oinarriak (PDF, 242KB)
  • Sariak: 400€ eta 300€

Topaketa: Bizkaia. Azaroaren 23an, zapatua

Aurten, Bizkaian lan sarituak jakinaraziko dira azaroaren 23an. Elorriotik busak antolatuko dira, eta azaroan zelan apuntatu iragarriko dugu webgunean.