Elorrioko emakumeen elkarteak eta talde feministak

Berdintasun Saila hiru hilean behin biltzen da Elorrioko emakume-elkarteekin eta talde feministekin, informazioa trukatzeko, elkarrekin gogoeta egiteko eta ekimen komunak koordinatu eta erabakitzeko.

Alargunen Elkartea

  • Sorrera urtea: 1991
  • Helburuak: Emakume alargunen egoera plazaratzea eta egoera horretan dauden herritarren artean aliantzak eta babesguneak sortzea. Babes emozionalerako eta ekonomikorako sareak sortzea.
  • Kontaktua: Aldatsekua Jauregia, Elorrio

Lilika

  • Sorrera urtea: 2001
  • Helburuak: Hausnarketa feministarako gune bat izatea, Udalak hartzen dituen erabakiei behaketa eta jarraipena egitea eta herriko ekimen feministak sustatu eta parte hartzea.
  • Kontaktua: lilikaemakumetaldea@gmail.com

Elorri Lore Elkartea

  • Sorrera urtea: 2005
  • Helburuak: Emakumeen ahalduntzea eta parekidetasuna lantzea, garapen pertsonalari buruzko ikastaroak eginez, Martxoaren 8ko eta Azaroaren 25eko ekintzak sustatuz, bazkideekin bazkariak, txangoak eta abarrak antolatuz..
  • Kontaktua: elorri.lore@gmail.com

Elorrixoko Bilgune Feminista:

  • Sorrera urtea: 2016. Txoko Feministan aritutako kide batzuen eskutik sortua.
  • Helburuak: Herrian feminismotik eragitea eta herriko emakumeen arteko sare indartsua sustatzea.
  • Kontaktua: elorrixokobilgunefeminista@gmail.com

Asanblada Feminista

  • Sorrera urtea: 2019. Martxoaren 8ko asanbladatik sortua..
  • Helburuak: Herriko emakumeen sarea sortzea. Elkarlanerako espazioak sortzea. Eraso mtxisten aurrean, erantzuteko ekintzak antolatzea.
  • Kontaktua: elorrixokoasbladafeminista@gmail.com