Berdintasun Saila

Bilakaera

2001ean Elorrioko Udalak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna helburua zuen Ekintza Positiborako Plana (2001-2004) egin zuen Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Diagnostikoaren emaitzek eta planak Elorrion berdintasunerako politikak ezartzeko premia indartu zuten.

Plan hura diseinatzeko Elorrioko Udalak herritarrak gizarte batzorde batean pare hartzera gonbidatu zituen, eta batzordean arte hartzaile eta herrian berdintasun politiken sustatzaile ziren hainbat emakume elkartu ziren. Esperientzia haren ondorioz, Lilika Elkarte Feminista sortu zen berdintasunerako zerbitzua eta teknikaria eskatzeko helburuarekin.

2004an Berdintasunerako Saila sortu zen, 2001eko ekainean Osoko Bilkuran onarturiko Berdintasunerako Plana ezartzeko: lehenik, azpikontrata bidez, teknikariaren lanaldi erdiaz; 2008ko ekainetik aurrera, udalak zuzenean kontratu zuen Berdintasunerako teknikaria, lanaldi osoz; eta 2015ean lanpostua egonkortu zuen, sailari udal egituran eta dinamikan berezko pisua eman ziona.

Sailaren helburua

  • Udal sail guztiekin elkarlanean berdintasunaren aldeko neurri eta estrategiak proposatu, udal politiken planifikazio, garapen, ezarpen eta ebaluazioan.
  • Herritarrei zuzenduriko sentsibilizazio kanpainak proposatu eta diseinatzea.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasun eta feminismoari buruzko trebakuntza bideratzea udal langileei eta gizarte eragile ezberdinei.
  • Feminismo, genero-ikuspegi edota aukera berdintasunaren gaineko informazioa eta aholkularitza eman udalari, gizarte eragileei, enpresei, herritarrei, e.a.

Lankidetza

Kontaktua

Astelehenetik ostiralera
Udaletxeko solairuartean 9:00etatik 15:00etara
Telefonoa: 94 657 08 09
Faxa:  94 658 32 87
e-maila: berdintasuna@elorrio.eus

Arloko arduradunak

Arduradun politikoa

Alazne Mendizabal Santamaria (Berdintasunerako zinegotzia)

Pertsonala

Marije Apodaka Ostaikoetxea (Berdintasunerako teknikaria)