Amestutako Elorrio - Parekidea egin!

IV. Berdintasunerako plana

     Helburuak:

  • Elorrioko emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea.
  • Emakumeen bizi baldintzak hobetzea, diskriminazioa-egoerak baztertuz.
  • Udal politikak ezartzea berdintasunean oinarrituta.

 Iraupena: 2017an hasi eta 2023an lortutakoa baloratuko dugu.
 
     Erronkak:

  • Berdintasunaren aldeko gobernantza. Udal dinamikan genero-ikuspegia eta berdintasuna txertatzean datza.
  • Emakumeen jabekuntza eta boteretzea. Emakumeok nork bere bizitzan, esparru soziopolitikoan, ekonomikoan edota kulturalean subjektu aktiboa izatean datza.
  • Berdintasunerako aldeko herria. Hezkuntzan, kulturan, ekonomian, kirolean, jaietan, hirigintzan, osasunean, ingurumenean… irizpide parekideak txertatzean datza.
  • Indarkeria matxistarik gabeko herria. Matxismoak sortzen dituen edozein indarkeria-motei aurre egitean datza.

 Sustatzeko egiturak: udal barruan koordinazio-mahai politikoa eta mahai teknikoa; herrian: herritarren mahaia eta hezkidetza mahaia.

    Sakonean:

 
Elorrioko Berdintasunerako III. Planaren ebaluazioa eta gaur egungo egoeraren diagnostiko-txostena (PDF 25MB) 

 Elorrioko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana (2017-2023) (PDF 11MB)

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak diruz lagundutako proiektua.