AURKEZPENA

Alcaldesa

Elorrioko Udalak politika egiterakoan defendatzen duen estiloa zorroztasunean, zintzotasunean, gardentasunean eta, pertsonak proiektuaren eta kudeaketaren muinean jartzen dituzten topaketa eta harreman gune berritzaileak sortzean oinarritzen du. Modernoa eta hurbila den administrazioa, herritarrari kontuak emon behar dizkionean eta udala egiten ari denari buruz edota kudeaketa aktuazio-planei buruz informazioa emon behar dionean udal estrategia maila izatea bilatzen duena.

Udala garen aldetik gure asmoa betetzeko dugun erantzukizuna onartzen dugu. Asmoa lortzeko hainbat neurri hartu beharko ditugu hurbiltasunetik gobernatuz, udalak garatzen duen jarduera herritarrari hurbilduz, gure harremana eta komunikazioa hobetuz, zabalagoak eta gardenagoak izanez, kezkei eta premiei modu eraginkoorrean erantzunez, eta interes orokorren defentsa onartuz zintzosasunez, objetibotasunez, inpartziala eta konfidentziala izanda, eta gehien bat, ahalik eta austeritate handienarekin.

Guzti honen ondoren, elorriarren eskura eduki batzuk jartzen ditugu bost eremutan banatuta, udalaren funtzionamenduaren nondik norakoa erakusten dutena.

Hau, udal kudeaketaren errealitatea zein den ezagutzeko behar den informaziora heltzeko modu erraz eta zuzena da, eten gabe, jarduteko eremu honetan baita, hobetzen joateko udalaren konpromiso iraunkorra ahaztu barik.

Idoia Buruaga Barcena

Elorrioko alkatea

Udal gardentasuna

Logo Gardentasuna

Helburu hau betetzeko gure web orrian atal zehatz bat sortu dugu "Transparencia Internacional España" (www.transparencia.org.es) gorbernuz kanpoko erakundeak garatutako metodologiari egokituta. Erakunde honek 2008. urtean udaletako gardentasun indizea (Índice de Transparencia de los Ayuntamientos ITA) jarri zuen martxan, udaletako benetako gardentasun-maila eta informazio zein neurritan emoten den ezagutzeko bai herri mailan, bai, orokorrean, gizarte mailan.

Modu honetara, gardentasun-indizearekin lotutako informazio guztia berehala ikusteko aukera egongo da eta erraz gainera.

Indize honek udaletako informazio publikoaren maila ebaluatzen duten adierazleen multzo batek osatzen du, honako hauek hain zuzen ere:

A. Udal korporazioari buruzko informazioa.
B. Hiritarrekin eta gizartearekin harremanak.
C. Gardentasun ekonomiko eta finantziaroa.
D. Gardentasuna zerbitzuen kontratazioetan.
E. Gardentasuna hirigintza eta obra publikoetan.
F. Gardentasun lege barriaren adierazleak.