Informazioa
Agirien igorpen automatikoa ahalbidetzen du. Eskatu nahi den Agiri mota, emango zaion erabilpena eta Agiriaren hizkunta aukeratu behar dira. Hurrengo aukeretako bat hautatu daiteke:
- Hiritarren Agiri orokorra.
- Errolda inskripzio Agiria.
- Agiri familiarra.
Eskaera formularioa bete ondoren Nire Ziurtagiriak atalera jo ezazu Nire Hiria menuan, eta minutu batzu barru igorritako Agiria aurki dezakezu. Era berean, Nire Hirian kasu berri bat ikus dezakezu eta Irteera Erregistroan igorritako Agiria aurki dezakezu.
Dokumentazioa
Izapide hau egiteko ez da dokumentaziorik erantsi behar.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Herriko Plaza, 48230 Elorrio, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.