Udal haurtzaindegietan sartzeko eskaera

Informazioa

Izapide hau informazio gisa ipinita dago. Izapideak tramitatzeko Goieta, 20 kalean/etorbidean kokatutako Haurreskola-bulegoetara joan behar duzu.

Izapide honen bidez 4tik 36 hilabetera bitarteko umeak Haurreskola-bulegoetan sartzeko eskaera egin daiteke. Lehenik izena eman behar da, ondoren onarpen batzordeak ebazpena emango du eta azkenik matrikula egingo da.

Ikasturte bakoitzean eskaintzen den plaza kopurua eskaerak aurkezteko deialdiarekin batera argitaratuko da. Onarpen Batzordea legezko ordezkariek/ gurasoek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeaz eta proposamenak baremoaren arabera hautatzeaz arduratzen den organoa da. Batzordeak erabiliko duen baremoa aldez aurretik izena emateko epea zabaltzen denean argitaratuko da, baldin eta eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Matrikula-eskaera
  • Lan-egoeraren frogagiria
  • Familia unitatearen errentaren frogagiria
  • Baldintza berezietako frogagiria
  • Txertaketa-txartela
  • Ikaslearen familia-egoeraren edo egoera pertsonalaren frogagiria
  • Adin txikikoak eta ezkonduak: Familia liburua
  • NAN,AIZ edo indarrean dagoen bakoitzaren pasaportea

Legezko informazioa

  • Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993ko Legea.
  • Urtarrilaren 20ko 12/2009ko Dekretua, Haur Hezkuntzaren curriculum-a ezartzen duen moduan eta Euskal Autonomi Elkartean irakaskuntza hauek ezartzen dira. (BOPV 2009-01-30). 121/2010 Dekretuz aldatua.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Gernikako Arbola Plaza - 48230 (Elorrio) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.