Banka helbideratzeak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez Udalari kobrantza dagokionean, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bezalako aldizkako ordainketak helbideratu daitezke. Izapide hau Pertsona fisiko eta juridikoei zuzenduta dago. Banku-helbideratzeak honako abantailak dakartza:

  1. Ez du ordainketa epe barruan egiteaz arduratu behar.
  2. Jasotako ordainagiriarekin ados egon ezean, Kutxa edo Bankuari ordainagiria itzul dezala agin daiteke, kontuan hartuta dagokion idatzia aurkeztu beharko dela.

Izapide hau egiteko daskargatu daitekeen dokumentazioa:

 Helbideratze buletina (PDF 10Kb)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Helbideratze buletina

Legezko informazioa

Banku helbideratzeek eragina izango dute Udaletxeari formalki jakinarazten zaionaren hurrengo fakturazioan. Helbideratzeak egiten diren kontuetako titularretako bat derrigorrez izan beharko da baimena sinatzen edo agintzen duen pertsona (ordenantzaren arabera).

  • Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra.
  • Diru-Bilketaren Araudi Orokorra.
  • Toki Ogasunak arautzen dituen Legea.
  • Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra.
  • Bizkaiko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen 215/2005 Foru Dekretua.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Herriko Plaza, 48230 Elorrio, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.