Bizileku aldaketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez etxebizitza aldaketa herriko erroldan eska daiteke.

Errolda edozein xede administratiboetarako herriko biztanleen bizilekua eta helbidea egiaztatzen duen erregistroa da.

Estatuan bizi diren guztiek bere ohiko Udalerriko Erroldan izena eman behar dute. Udalerri bat baino gehiagotan bizi direnek urteko zatirik luzeena ematen duten udalerriko erroldan emango dute izena. Biztanleak erroldan agertzen den bere inguruko informazioa ezagutzeko eta akatsik edo errakuntzarik egotekotan zuzentzeko eskatzeko eskubidea dauka. Biztanleen datu orokorrak edo etxebizitza aldaketa egiteko, datu berri horiek egiaztatzen dituzten dokumentuak beharrezkoak dira. Aldaketa egin eta gero, biztanleak eskatuz gero, dagokion ziurtartigiri/bolantea egingo da.

Baldintzak:

  • 18 urte edo gehiago izatea (Adin txikikoen eta emantzipatu gabekoen kasuetan izapidea bere legezko ordezkariak egin beharko du).
  • Udalerrian erroldatuta egotea.

Izapide hau egiteko daskargatu daitekeen dokumentazioa:

 Titularra izan ezean, jabearen baimena (PDF 8Kb)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Adin txikikoak eta ezkonduak: Familia liburua
  • NAN,AIZ edo indarrean dagoen bakoitzaren pasaportea
  • Eskritura edo bestela alokairu kontratua, titularraren izenean
  • Titularra izan ezean, jabearen erroldatzeko baimena

Legezko informazioa

  • Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).
  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Herriko Plaza, 48230 Elorrio, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.