Informazioa
Izapide honen bidez etxebizitza batean dagoeneko bizi ez den pertsona bat herriko erroldatik baja izatea eska daiteke. Izapide hau etxebizitzako jabeak besterik ezin du eskatu.
Errolda edozein xede administratiboetarako herriko biztanleen bizilekua eta helbidea egiaztatzen duen erregistroa da.
Estatuan bizi diren guztiek bere ohiko Udalerriko Erroldan izena eman behar dute. Udalerri bat baino gehiagotan bizi direnek urteko zatirik luzeena ematen duten udalerriko erroldan emango dute izena. Biztanleak erroldan agertzen den bere inguruko informazioa ezagutzeko eta akatsik edo errakuntzarik egotekotan zuzentzeko eskatzeko eskubidea dauka.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Eskritura edo bestela alokairu kontratua, titularraren izenean
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Herriko Plaza, 48230 Elorrio, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.