Atzerritarren errolda berritzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez egoiliartasun iraunkorra baimena ez duten Europako Batasunekoak ez diren atzerritarrek udal erroldan bere inskripzioa berritzea eska dezakete.

Errolda edozein xede administratiboetarako herriko biztanleen bizilekua eta helbidea egiaztatzen duen erregistroa da.

Estatuan bizi diren guztiek (atzerritarrek, zein bertakoek) bere ohiko Udalerriko Erroldan izena eman behar dute. Egoiliartasun iraunkorra baimena ez duten Europako Batasunekoak ez diren atzerrita¬rrek bi urtetik behin udal erroldan bere inskripzioa berritu behar dute. Interesdunak izena eman duenetik bi urte igaro eta berritzeko izapidea egin ezean, baja emango zaio biztanleen erroldan.

Izapide hau atzerritarrentzat besterik ez da.

Berritzeko eskaera egin ostean AIZ-rekin edo indarrean dagoen pasaporte originalarekin bertaratu beharko du eta errolda leihatilan emango dioten dokumentua sinatu beharko du interesdunak berak.

Atzerritarrak azken berritzea egin duenetik bizilekuz aldatuz gero edo bere datu pertsonalak aldatuz gero, aldaketa horiek egiaztatzen dituzten dokumentazioa aurkeztu beharko du erroldako berritzea eskatzerakoan.

Udalerri bat baino gehiagotan bizi direnek urteko zatirik luzeena ematen duten udalerriko erroldan emango dute izena. Biztanleak erroldan agertzen den bere inguruko informazioa ezagutzeko eta akatsik edo errakuntzarik egotekotan zuzentzeko eskatzeko eskubidea dauka.

Izapide hau egiteko daskargatu daitekeen dokumentazioa:

 Titularra izan ezean, jabearen baimena (PDF 8Kb)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • NAN,AIZ edo indarrean dagoen bakoitzaren pasaportea
  • Eskritura edo bestela alokairu kontratua, titularraren izenean
  • Datuen aldaketa bermatzen duen dokumentazioa
  • Titularra izan ezean, jabearen erroldatzeko baimena

Legezko informazioa

  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Herriko Plaza, 48230 Elorrio, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.