Informazioa
Irizpide honen bidez interesdunak Udalari jarduera ekonomikoaren erabilera aldatzeko lizentziaren emakida eskatuko dio.
Kitapena eta hirigintza zerbitzua emateagatiko tasaren ordainketa egin eta gero hasiko da prozedura, egokia den kasuetan beharrezkoak diren zuzenketak eginez.
Ondoren, udaleko zerbitzu teknikoek dagokion txostena igorriko dute, eta hau oinarri hartuta ebatziko da espedientea.
Lizentzia eman ondoren erabilera aldaketa tasa ordainduko da –kasu guztietan- eta baita EIOZa ere, egokitzapen obrak egin ondoren.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Ordainagiria
- Txostena
- Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
- Proiektu teknikoa
- Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
- Jabetza eskritura
- Besteak
- JEZ aktibitate aldaketaren frogagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Herriko Plaza, 48230 Elorrion kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrio Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.