Informazioa
Izapide honen bidez Lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zergari dagozkion salbuespen eta hobariak eskatu ahal izango dira. Prozedura hasteko interesdunak eskaera egin beharko du eta eskabidearekin batera salbuespena eskatzeko arrazoia azaltzen duten agiriak aurkeztuko ditu.
Zerga arautzen duen foru arauak bi salbuespen mota zehazten ditu:
- Ondasunaren transmisioa eragiten duten ekintzen izaera kontuan hartzen duena.
- Zerga ordaintzeko obligazioa duen pertsonaren zerga-ezaugarriak kontuan hartzen dituena.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Jabetza eskritura
- Zerga betebeharren ziurtagiria
- Interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa
- Interes kulturaleko taldearen eremu dokumentua
- Mirabetza publikoko dokumentua
- NAN,AIZ edo indarrean dagoen bakoitzaren pasaportea
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Herriko Plaza, 48230 Elorrio, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.