Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak lurrak mugitzeko baimena eskatuko du.
Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren prozedura hasi egingo da. Eskaera onartzen bada, interesdunak lizentziari dagozkion tasak ordaindu beharko ditu.
Baimena ematean, sail eskudunak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga kitatuko du eta hori kobratzeko kudeaketak egingo ditu aplikatu beharreko zerga-araudian ezarritakoaren arabera.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Abala
- Proiektu teknikoa
- NAN,AIZ edo indarrean dagoen bakoitzaren pasaportea
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.elorrio.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Herriko Plaza, 48230 Elorrio, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.