Hautaketa prozesuetan izena ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Prozedura honen bidez Udalak lanpostu hutsak betetzeko onartu dituen lan-eskaintza publikoen deialdietan izena emateko aukera izango dute interesdunek.

Interesdunak izena emateko eskabidea bidaliko du deialdiko oinarri espezifikoetan ezarritako dokumentazioarekin batera.

Jasotako eskaerak aztertu ondoren, Onartutakoen, Baztertutakoen eta Uko egin dutenen zerrenda Udaleko iragarki-taulan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Prozeduraren epeak lan-eskaintza publiko bakoitzaren oinarrietan eta Administrazio Prozedura Erkideko araudian ezarritakoak dira.

Arkitekto edo arkitekta teknikoa plazarako eskabide-orria (PDF 280 KB)

Dokumentazioa

Tramite honen hirugarren pausuan beharrezkoa izango da oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

Alegatutako merituak ez dira justifikatu beharko, baina bai zerrendatu beharko dira eskabide-orrian.

Eskabide-orrian aipatu ez diren merituak ez dira baloratuko.

  • Oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztea

Legezko informazioa

  • Apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa
  • Urriaren 30eko 5/2015 Lege Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzekoa.
  • Uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzkoa.
  • Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legea.
  • Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak bermatzekoa.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.elorrio.eus webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Herriko Plaza, 48230 Elorrio, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Elorrioko Udaleko telefono honetara: 94 658 27 12.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.