Izapide honen bidez Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren zati proportzionala itzultzea eska daiteke.
Zerga hau ordaindu eta gero, titularrak ibilgailuaren behin betiko baja ematen duen momentutik, eta zerga-aldi berria hasi baino lehenaren arteko tarteari dagokion zergaren zati proportzionalaren itzulketa jasotzeko eskubidea du. Zerga, erregulatzen duen araudiak agintzen duenez, hilabete naturaletan proportzionalki banatzen da lehenengo eskuratzeen edo ibilgailuaren behi betiko baja kasuetan, alta edo baja egiten den datari dagokion kasua barne.