Gertakariak

Gertakariak

 

Leku bat da.

Eta leku horretan, herrian zerbait antolatu nahi duen guztiak, kontsulta egin behar du.

  • egun hori libre dago?
  • umeentzako beste ekitaldi batekin koinziditzen du?
  • asteburu horretan ez da beste azoka bat egongo, ezta?
  • zerbait potentea plazan egiteko egun ona noiz da?
  • uztailean zein asteburu dago libre?

Eta leku horretara, agente guztiek euren berriak bidaltzen dituzte.

  • bazkide kanpaina bati zabalkundea emateko…
  • kultur ekintza baterako publikoa animatzeko…
  • kirol lasterketa baterako laguntza eskatzeko…
  • matrikulazio kanpaina bat zabalik dagoela informatzeko…
  • dirulaguntzak daudela interesdunei jakinarazteko…

Komunikazio bat da.

  • Astelehenero e-postaz bidaltzen da.
  • Facebooken egunerokoak, partiden emaitzak, ekitaldein argazkiak, herritarrek igotako bideoak,…
  • Twitterren txitxoak. Eskualdeko komunikabide inportanteenekin lotuta.
  • Udalaren web orrian egutegia dago azalean.

Partaide asko ditu:

  • Herriko eta eskulaldeko erakundeak, herriko eta eskualdeko elkarteak, tabernak, eskolak, ludoteka, euskaltegia, odol emoileak, kofradiak, eleiz batzordeak, eta orokorrean, gauzak antoaltzen dituzten guztiak.
  • Mundu guztiari zabalik dago.
  • Egin aproba eta bidali zure informazio-kontsulta-iradokizuna: agendaelorrio@gmail.com. Telefonoz  nahiago baduzu, 946.032.032.

Helburuak

  • Kulturgintza-mundua koordinatzea, ez bakarrik aktibitateak.
  • Sinergiak eta baliabideak hobeto aprobetxatzea.
  • Komuneko arazoak aztertzea: buzoneoak, propogandak, kartelak, dirulaguntzak, publikoak, koordinazio-faltak, hizkuntza irizpideak, prezioak...
  • Elkarrengandik ikasi eta elkarri laguntzea: "Gauzak antolatzea" ez da erraza.