Gertakariak

 

Erreserbak, astelehenetik ostiralera (zine saioak eta ikuskizunak): 946 583 192 / arriola@arriolaka.eus

Ordua: 19:00

Poemak:  Joseba  Sarrionandia

Eszena  zuzendaria:   Mireia  Gabilondo

Koreogafia Jon  Maya  Sein

Dantzariak:  Alain  Maya,  Aritz  López,   Ibon  Huarte,  Izar  Aizpuru,  Leire  Otamendi,   Nerea  Vesga,  Urko  Mitxelena

Musika:  Iñaki  Salvador

Ikusle  guztientzat.  Sarrera:  12€  /  Bazkideak:  8,50€

Dantzatik,  kantutik,  musikatik,  irudietatik  arnastuko  dugu  poesia.  Sarrionandiak  irekitzen  digun  leihotik   begiratuko  diogu  munduari. Joseba  Sarrionandiak  1995.  urtean  euskal  literaturan  mugarri  izan  den  poema  liburua  argitaratu  zuen:   ‘Hnuy  illa  nyha  majah  yahoo’.  HNUY  ILLA  ikuskizuna,  liburutik  aukeratutako  poesiaetan  oinarritzen  da. Kukai  Dantzak,  dantza  tradizionalaren  eta  garaikidearen  arteko  bizikidetzan,  egindako  lehenetariko   lanaren  errebisio  gaurkotu  bat  egingo  du.  Bidaia  onirikoa  abian  da.  Unibertso  poetikoan  barneratu  gara.   Antzerkia,  dantza,  literatura,  ikus‐entzuneazkoak,  euskara… zipriztinduta.

Arriolako webgunea, informazio eguneratua eta zehatzagoa aurkituko duzue: www.arriolaka.eus