Gertakariak

 

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko kanpaian berriro ere salatuko dugu indarkeria matxista. Udazken honetan indarkeria matxista mota guztiak seinalatuko ditugu.

Azaroaren 24an Kattalin Minerrek bere lagun Aimar Elosegi Ansa “Moio”, hamar urte lehenago hila, gogorarazten duen liburua aurkeztuko digu. Heriotza horrek suizidioa eta transexualitatea batu zituen, gure jendarteko bi tabu. Minerrek hainbat elkarrizketa egin ditu: Moioren koadrilari, bere familiari, Medeak-en feminstei, Maialen Lujanbiori, Iratxe Retolazari, Brayan Altimasberes gazte trans hernaniarrari…

Transexualek gainditu behar dituzten oztopo ikusgarri eta ikusezinak marrazten dira, gurean deklaratutako eta ezkutatutako transfobiak.