Gertakariak

 
Oinarriak:
  1. Partaideak: Nahi duen guztiak har dezake parte.
  2. Modaitatea: Aire Zabaleko Pintura lehiaketa
  3. Gaia: Partaideak aukeratutako herriko edozein leku.
  4. Lanaren ezaugarriak: Neurria eta teknika partaide bakoitzak aukeratuko ditu, baina lan bakarra aurkeztuko da. Tresnak norberak ekarriko ditu.
  5. Izen-ematea: Urriaren 24ko goizeko 9:00-10:00ak bitartean emango da izena Iturri Kultur Etxean. Oihalak zein paperak orduan zigilatuko dira.
  6. Lana aurkezteko modua: Egun berean eguerdiko 14:30ak arte, Iturri Kultur Etxean.
  7. Epaimahaia: Arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatuko dute. Idazkaria Iturrizoroko ordezkaria izango da.
  8. Sari banaketa: Osasun egoerak baldintzaturik, Sari banaketak telematikoki egingo da egunean bertan, Epaimahaiak lehiaketa erabakitzen duen momentuan.
  9. Erakusketa eta sari banaketa: Aurkeztutako obrak urriaren 26tik azaroaren 13ra arte, 9:30 - 20:30 bitartean Kultur Etxeko erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai. Bisitari kopurua mugatua izango da eta segurtasun distantziak mantendu beharko dira.
  10. Sariak: 750€ / 500€ / 400€. Herriko onenak ere 150€ izango du. Hau, lehen hiruren artean egonez gero, saria antolatzaileen esku geldituko da.
  11. Lanak erretiratzeko epea: Erakusketa amaitu ostean egile bakoitzak hilabete baino lehen erretiratu egingo du bere lana. Erretiratu Gabe geratutako lanak Iturrizororen esku geratuko dira.
  12. Jabegoa eta azken oharrak: Lan sarituak Iturrizororen jabetzan geldituko dira eta honen esku geratuko dira ere erakusteko, argitaratzeko edo erreproduzitzeko eskubideak eta egileak ezin izango du egile-eskubiderik eskatu. 
  13. COVID-10 osasun egoeragatik EZ da bazkaririk antolatutko.

Deskargatu hemen Oinarrien PDF-a: Oinarriak (PDF 288KB)

Informazio gehiago: iturrizoro80@yahoo.es