Albisteak

 

Gaur, abenduaren 28tik, 2021eko urtarrilaren 26ra arte, udalerrian lan egiten duten autonomoentzako eta mikroenpresentzako diru-laguntzak eskatu ahal izango dira. Udalak 100.000 euro bideratuko ditu guztira, Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiak eragindako ondorio ekonomiko kaltegarriak arintzen laguntzeko.

Udalerria suspertzeko Elorrio Biziberritzen Plan Integralaren barruan dauden ezohiko laguntza horien bigarren deialdia da. Pandemiak udalerriko giza, gizarte eta ekonomia alorretan izan dituen ondorioei aurre egiteko gauzatu zen Plana, eta Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek onartu zuten.

Udalak, 2020ko apirilaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion eta diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100 finantzatuko du, lokal batean egiten diren jarduerak eta egiten ez direnak bereizita. Gainera, diru-laguntzaren zenbatekoa, enpresen fakturazioaren murrizketaren ehunekoaren eta langile kopuruaren araberakoa izango da.

Kreditua agortzen ez bada, soberakina onuradun guztien artean banatuko da, 100.000 euroko zenbatekoa agortu arte. Aitzitik, aurrekontu-partida nahikoa ez bada, handitu egingo da.

Informazio gehiago