Albisteak

 

Kontuan harturik «38/2020 Dekretua, azaroaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez honako dekretu hau aldatzen baita: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko», eta aintzat harturik haren seigarren puntua non idazkera berria ematen baitzaie honako dekretu honen 14., 19. eta 21. apartatuei: «36/2020 Dekretua, 2020ko urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko», jakinarazten da hiru foru-aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako kirol-zuzendaritzek dekretu horieskola-kirolaren arloan aplikatzeari buruz egiten duten interpretazio bateratua: 

  • Bertan behera geratzen dira eskola-kiroleko jarduera guztiak, hau da, eskolaz kanpoko ordutegian eta 6-16 urteko eskola-umeentzat egiten diren kirol-jarduera guztiak, barnean harturik ikastetxeek, kirol-klubek, udalek nahiz beste edozein erakundek antolaturikoak.

Komunikatua 2020-11-10 (PDF 554KB)