Albisteak

 

Jasaten ari garen osasun arloko krisiak eragin handia izango du du Elorrioko Udalaren aurrekontuetan, eta Aldunditik datozen diru-sarreren murrizketa dela eta, Elorrioko Udalak 1.249.304 euro jasotzeari utziko dionez, gobernu taldeak aurrekontu partehartzaileen prozesua atzeratzea eta elorriarren ongizatea bilatuko duen gizarte arloko aurrekontuaren alde egitea erabaki du, gizarte politikak indartuz mundu mailako pandemiaren ondoriozko ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko.

Ildo horretan, aurreikuspen ekonomikoek ez dute inbertsioetarako maniobra-tarterik uzten. Udalaren kutxako dirua nabarmen murriztu da; izan ere, 2020ko ekitaldi honetan Udalak 605.000 euro gutxiago jaso ditu Udalkutxatik (Bizkaiko Udal Finantzaketarako Foru Funtsa), aurreko urtean baino %12 gutxiago. Datorren urteari begira, aurreikuspenek defizita erakusten duen ildo berarekin jarraitzen dute, 689.000 euroko jaitsierarekin, hau da, %13,5 gutxiago.

Idoia Buruaga Elorrioko alkateak une zail hauetan udalerriarekin duen konpromisoa erakutsi gura izan du: “Aurrekontuen aurreikuspenak txarrak izan arren, herritarren ongizatea bermatzeko konpromisoa hartzen dugu, aurrekontu sozialei lehentasuna emanez eta inbertsioak aurrerago egiteko utziz. Egoera ikusita, ez zaigu egokiena iruditzen aurrekontu parte hartzaileak egitea horien emaitzei aurre egin ezin badiegu, beraz, ez zaigu iruditzen ez zintzoena ezta

egokiena ere. Egoerak hobera egiten badu eta iragarpenak hobetzen badira, egingo dugu, baina gure lehentasuna osasun krisiari aurre egitea da”.