Albisteak

 

Eusko Jaurlaritza eta Osasun Sailaren neurri eta gomendio berriak ezagutu ondoren, Elorrioko Udaleko gobernu taldeak hainbat neurri adostu ditu semaforo gorria mantentzen den bitartean indarrean egongo direnak. Era berean gaur arratsaldean urgertziazko bozeramaileen bilera deitu dute erabakiak azaltzeko.

Gaur goizean gobernu taldeko kideak krisi maila burutu dute eta besteak beste hurrengo neurriak adostu dituzte, Elorrion semaforo gorria mantentzen den bitartean. Hurrengoak izango dira:

  • Herritarrek informazio zuzena izan dezaten, Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurriekin udal bandoa zabaldu da.
  • Gaur arratsaldean herriko tabernariekin bilduko dira neurri berriak helarazteko eta beraien egoera entzuteko.
  • Kirol eta kultur elkarteei ezinbestekoak diren ekintzak baino burutzeko eskaria egingo zaie. Kiroldegian, gimnasio eta igerilekua dagokion aforoarekin zabalik egongo da, baina ikastaroak bertan behera geratzen dira gaurtik hasita. Kultur arlorrean, bihar ospatuko zen “Errebonbillo” Margo
  • Lehiaktea bertan behera geratu da eta Udazkeneko Kultur Zoparen barnean dagoen “Festamentua” ikuskizuna.
  • Iturri Kultur Etxea eta Udal liburutegia dagokion aforoarekin zabalik egongo dira.
  • Udalak eskeini behar zituen ikastaroak online burutuko dira edo atzeratu egingo dira.
  • Ametsolan dagoen Goza-gunearen zerbitzua itxi egingo da, baina egoera luzatu aukera posible bat denez, nerabeentzat bestelako eskeintza telematikoak, hau da, ez presentzialak aztertzen hasi da Udala.
  • Merkatariekin, EME elkartearekin bilera bat egingo dute datorre astean.
  • 80 urtetik gorako pertsonei teléfono deiak egingo dizkiete nola dauden jaiteko eta beharrik baduten. Hildo honetan, egon daitezkeen beharrizan horiei erantzuna emateko Zaintza sarearekin ere bilduko dira udal arduradunak datorren asteari begira.
  • Astelehenetik aurrera, herriko gune desberdinetan desinfekzio eta garbiketa lanak areagotuko dira.

“Egoera honetan erantzukizunez jokatzea dagokigu. Osasun krisi honek irauten duen bitartean, arduraz jokatzeko mezua helarazten diegu elorrixotarrei. Hein handi batean, gure esku dago egoera honek okerrera ez egitea. Udal moduan, orain arte hartu beharreko neurriak hartu ditugu eta egunak aurrera egin eta aldatu ahala gure erabakiak ere egokituko ditugu”, adierazi du Idoia Buruaga, Elorrioko alkateak.