Albisteak

 

Elorrioko Udalak jakinarazi duenez, datorren asterako bozeramaileen bilera deituko du, Covid-19ak Elorrion duen intzidentzia maila altuari buruz berba egiteko.

Azken egunetan arduradunak Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzen ahalegindu dira, baina ez dute lortu. Horregatik, Udala informazio hori jasotzearen zain dago, eta Jaurlaritzak gaur arratsaldean egingo duen bilera amaitu arte itxarongo du. "Horretan oinarrituta, oposizioarekin, elkarteekin eta gizarte eragileekin bilduko gara”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Amaitzeko, Udalak adierazi duenez, udal espazioak Osakidetzaren esku jarriko ditu, baheketa kanpaina egitea beharrezko ikusten bada, egun hauetan Durangon egiten ari den moduan.