Albisteak

 

Elorrioko Udaleko gobernu taldeak 2021. ekitaldiari begira tasa eta zerga guztiak izoztea onartu du gaur, astelehenean, urriaren 19an, egin den ez ohiko osokoan. Gobernu taldeak egin duen proposamena aho batez onartu da, eta egungo osasun egoeraren aurrean elorriarrei laguntzeko helburuarekin hartu da.

Idoia Buruaga Elorrioko Udaleko alkate eta Ogasun arduradunak berretsi duenez, "osasun krisia hasi zenetik, gobernu talde honek argi zeukan elorriarren gizarte eta ekonomia ongizateari lehentasuna ematea ezinbestekoa zela ondorio sozioekonomiko handiagoak saihesteko. Gaur onartu dugun neurriarekin, gure herritarrek aurrean dituzten gastu fiskalen karga arintzen lagundu gura dugu. Jestu txiki honekin denon egoera apur bat arintzea da gure asmoa".