Albisteak

 

Elorrioko Udalak jakinarazi duenez, prentsaren bitartez jakin du udalerrian alerta gorria dagoela. “Une honetan ez dugu inolako jakinarazpen ofizialik, ez Eusko Jaurlaritzatik ezta Osasun Sailetik ere, eta uste dugu hori oso larria dela; egungo krisi egoeran, erakundeen arteko komunikazioa eta lankidetza ezinbestekoak dira beharrezko neurriak hartu ahal izateko ", deitoratu du Idoia Buruaga alkateak.

“Eusko Jaurlaritzako azkenengo txosten epidemiologikoak erakusten duenez, herriko intzidentzia tasa 537,56 kutsadurakoa da 100.000 biztanleko, eta horrek maila gorria izenekoan jartzen du Elorrio”, zehaztu du.

Herritarrei egindako deia

Datuak ezagutu eta berehala, alkateak mezu hau zabaldu gura izan du: “segurtasun neurri guztiak bete behar ditugu, maskara edo muturrekoa erabili, birusa zabaltzen lagunduko duten egoerak saihestuz, harremanak mugatu eta pertsonen arteko distantzia gorde, besteak beste”.