Albisteak

 

“Uztartu eta mugi zaitez” lelopean irailaren 16tik 22ra burutuko den Europako mugikortasun astearen barruan, Elorrioko udalak hainbat ekintza antolatu du.

Astean zehar auto zein bizikleta elektrikoa frogatzeko aukera egongo da. Baita bastoiekin ibiltzen ikasteko ikastaroa edo hitzaldi desberdinak ere.

Honetaz gain, gazteen artean bizikletaren erabilera sustatzeko asmoz, eta erabilera hau arduratsua izan dadin, ikastetxeetan bide-heziketa ikastaroak emango ditu udaltzaingoak.

Irailaren 22a ekintzaz beteriko eguna izango da. Kotxerik gabeko eguna izanik, Buzkantz kaleko trafikoa moztuta egongo da. Bertan rokodromo, tirolina, bizikletak konpontzeko tailerra, kars pista eta egurrezko jolasez gozatu ahal izango da.

Bestalde, egun berean, Elorrio inguratuko duen bizikletada  burutuko da Elorrioko Txirrindulari elkartearen laguntzaz.
 
Informazio guztia:

Egitaraua ikusi (PDF 12,07MB)