Albisteak

 

Elorrioko liburutegiak 50 urte egingo ditu aurten, eta mende erdia ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu urtean zehar. Horietako bat ostiral honetan izango da, egun batez Iturri Kultur Etxea utzi eta herriko plazara salto eginez. Izan ere, 17:00etatik 19:30etara bitartean, hainbat ekitaldi prestatu dituzte gazteenentzat. Irakurketa eta marrazketa txokoaz gain, 6 urtetik gorakoentzako collage tailerra egingo dute. Bukatzeko, Shakti Olaizolak 'Irakurriz' antzezlana eskainiko du 19:00etatik aurrera. Bertan, liburu arteko istorioak kontatuko dizkie txikienei.