Albisteak

 

Bullying-ari buruzko formazioa: saio berri bat.
Martxoan Elorrioko Udalak “Bullying-a kirol eta kultura elkarteetan” gaiarekin bi saio hezigarri antolatu ditu.
Lehen bi saioak oso interesgarriak izan dira eta joan direnak oso pozik gelditu dira. Ondorioz, herritar orori irekitako hirugarren saio bat antolatzea erabaki du. Saioa elebiduna izango da: hitzaldia euskaraz eta proiekzioa gaztelaniaz.

• Martxoak 30, osteguna 19:00-21:00. Iturri kultur etxean. Bullying-a kirol eta kultur eremuetan: zelan begiratu? zer aztertu? zer egin?

Izena emateko, martxoaren 24a baino lehen kirola@elorrio.eus helbidera mezua bidali.
Irakaslea: Aitor Albizu (irakasle-aholkularia, Durangoko Berritzegunea)
Doan. Plaza mugatuak.