Albisteak

 

Elorrioko Udaleko Gobernu Batzordeak, Aldapabeitia Jauregiko estalkiak zaharberritzeko eta hormak sendotzeko lanen lizitaziorako kontratazio plegua onetsi du.

Estilo barrokoa duen eraikina da, balio handikoa arkitekturaren eta kulturaren aldetik, eta Urarka kalean dago. Duela urte gutxira arte hainbat jarduera jaso ditu: udaletxea, osasun etxea, ikastetxea eta, azken urteetan, gaztetxea izan da.

Lizitazioaren xehetasunei dagokienez, 268.493 euroko aurrekontua du, BEZ aparte, eta burutzapenerako epea 5 hilabetekoa izango da. Interesatuta dauden enpresek euren proposamenak ekainaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Elorrioko Udaletxean.

Etorkizunari begira, Udalak hobekuntza horiei ekitearen aldeko apustua egiten du, ondoren erabilera bat edo beste badute ere.