Albisteak

 

Elorrioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, ‘Parke osasungarriak gozatu’ ikastaroan izena emateko epea zabaldu du. Kurtso horren bitartez, herriko nagusienek parke bio-osasungarriak erabiltzen ikasteko aukera izango dute.

Maiatzaren 6an hasi eta zortzi saiotan luzatuko da maiatzean eta ekainean zehar. Erabiltzaileak Aldatsekua parkeko Adinekoen Egoitzan bilduko dira, astelehenero, 9:30ean. Saioak ordubetez luzatuko dira, eta kirol teknikariek zuzenduko dituzte

Ikastaroa dohakoa izango da eta plaza mugatuak izango ditu. Izena emateko, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Iturri Kultur Etxean, Anbulategian, Kiroldegian, Jubilatuen Etxeko tabernan edo kirola@elorrio.eus helbide elektronikoan egin ahalko da apirilaren 12a baino lehen.