Albisteak

 

Euskararen ezaguera indartu eta Elorrioko ikastetxeetan hizkuntzaren erabilera indartu asmoz, Elorrioko Udalak euskarazko errefortzu klaseak jarri ditu martxan.
Elorrioko ikastetxeek aspalditik egindako eskaera kontutan hartu du Udalak, eta adinaren araberako lau talde sortu dira. Iturri Kultur Etxean eta Elorrioko Institutuan astean birritan antolatzen diren klase horietan modu ludiko batean ikasleen euskara maila indartzea bilatzen da.

“Ikastetxeen aldetik aspaldiko kezka bat da, izan ere, kasu askotan zaila egiten zaie eguneroko dinamika aurrera atera ahal izatea. Elorrioko ikastetxeetan gaur egun D eredua baino ez daukagu eta horrela izatea nahi dugu. Horrez gain, Elorrio euskaldun baten alde egin nahi badugu, gazteenengatik hasi beharko gara, haiek baitira hizkuntza honen etorkizuna”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Behin behinean, ordubeteko bi klase eskainiko zaizkie astean eta adinaren arabera sailkatutako lau talde daude: DBHn 10 lagun, Lehen Hezkuntzako 1. 2. eta 3. mailan 15 lagun; Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailan 9 lagun. Azkenik, Haur Hezkuntzako 9 lagun biltzen dira