Albisteak

 

Tanger Dream. Txelu Angoitiaren argazkien erakusketa Iturri Kultur Etxean urtarrilaren 31ra arte goiz eta arratsaldez.

Txelu Angoitia argazkilari durangarra Tanger hiriaz maitemindu zen lehen bidaian. Obsesio horrek Tangerri buruzko nobelak irakurtzera eraman zuen: Paul Bowles, Mohamed Chukri o William Borroughs eta abar.

Bidaia asko egin zituen bertara eta esperientzia horrek eta irakurritakoak “apurtutako ametsez” libur bat egiteko inspirazioa eman zion. Tanger Dream da liburu hori, 94 argazki eta 28 telegrama biltzen dituena eta lan hori erakusketan ikusi ahal da Elorrion.